2011-09-04

METAL LORCA

Azkeneko geltokia, bidaiari bukaera emateko Mediterranear bero ittogarriya, izerditan hasi eta gelditu ezina. Kutnà Hora-tik atera gara kriston kilometro mordoa egiteko, ia 30 ordu segidan bolanteari peauta. Nekea nabari da dagoeneko, kilometro asko eta deskantsu gutxi. Beste Korumbàtarrekin Torrevieja aldean elkartu gara, bertan gaua pasa eta hurrengo egunean Lorcara abiatzeko. Kontzertuko ordutegian arabera arratsaldeko 17-tan dugu jotzeko ordua, ordu txarra, beroa, jende asko oraindik iristear... baldintza horietan barruan duguna ondoen ateratzen saiatu gara, hori ezin inork ukatu. Horren lekuko bateriaren kajak nola bukatu zuen ikusi besterik ez dago. 



Eta honela eman diogu bukaera Madarikaeurotour delako honi, esperientzia asko, nahi binon kontzertu gutxiyo binon oso kontentu bizi izandakoarekin. Zer izango ote da hurrengoa?

2011-08-23

KUTNÁ HORA-N HEZURREZ LEPO

13 ordu bidean egin ondoren, arratsaldez iritsi gara Kutná Hora izeneko herrira. Sartu garen lehenengo tabernan "Lubos" izeneko gizon baten lagun egin gara, berak gomendatu digu lo itteko lekua. Prezioekin harriturik, 80 xentimo ordaindu behar litro erdiko garagardo on bategatik!!!

Azkenik erlaxatzeko denbora izango dugula dirudi, dutxa prexkagarri bat hartu eta Lubos-en tabernara apaltzera. Gaua aurrera doa eta Lubos-en kuadrilarekin elkartu gara, zergatik ote? Whiskey, Vodka, eta Kabarekin topa egiten goaz gauaren besoetan. Lorontzien ura ere ederki sartzen delarik zintzurretik behera, horrela bukatu dugu gau ero beroa.



Hurrengo egunean Kostnice Sedlec-eko hezurtokia ikustera hurbildu gara (bizikletak erabiliaz lehenengo aldiz), hau da hau flipatzeko tokia. Hemen honi buruzko informazio pixkat:


Argazkiak ateratzea derrigorrezkoa horrelako toki batetan, kontuan izan hezur guztiak benetakoak direla. Gainera informazioa euskaraz dute bertan!! "Txapaela buruan eta ibili munduan!".



Bixita honen ondoren herriko erdigunera hurbildu gara. Rock Bar delako tabernan Australiar batzuk ezagutu ditugu. Gero beste taberna batetan Jorge eta bere semea Daniel, Jorgek erderaz nahiko ondo moldatzen da eta beraiekin pasa dugu ia gau guztia.

Eskuminak Marga-ri, zu bai emakume ederra eta atsegina. Agurren ostean ibilbide luzea dugu aurretik, 30 ordu inguru Lorca aldera iristeko, bira honen bukaerara.

2011-08-22

BREST-EKO KONTZERTUA BERTAN BEHERA ETA BUELTA WARSZAWA-RA

Rechitsa-n ginelarik jaso genuen albiste txarra, hurrengo eguneko kontzertua bertan behera gelditu da!! Kontzertu hontarako gure letrak ingelesera itzulita eskatu zizkiguten, zerikusirik ote du gertatutakoarekin? Kasualitate hutsa al da?

Gauzak horrela Warszawa-ko aireportura jo dugu zuzen. Mugan 3 ordu galdu ditugularik irteteko garaian. Goizeko 5-etan Igor eta Blas bertan utzi eta besteak aurrera Errepublika Txekiar bidean... eguraldia txarra, euria goitik behera.

2011-08-20

RECHITSA-RAKO BIDEA: METAL CROWD

Goizean Rechitsa-ra abiatzen gara, pixkat berandu, "Apocryphal" taldeko Sergey-rekin biltzeko, hau da gure kontaktua.  Bera baterijotzailea da eta bere musika taldeak antolatzen du festibala. 16:00ak aldera bertan gaude iada. Iritsi bezain laster,  eramaten gaitu zerbait jatera ta jarraian festibalera. Furgonetatik jeitsi eta berehala, gazte bat hurbildu zaigu, Nikolai, erderaz hitzegiten! Hemendik aurrera itzultzaile moduan arituko da, berarekin pixkat egon eta instrumentuak kontzertu aretora deskargatu ditugu.

Polikiroldegian sartu eta harritzen gaituen lehhenengo gauza "pogo" delako basatiak egiten dituela jendeak, ikustea soilik min eragiten digu, hau duk hau!! Batzuk deskantsatzera doazen einean besteak Errusiar emakume talde bat ikustera hurbildu dira, BlackThron dute izena.

21:00-tarako dago jarrita gure jotzeko ordua Catamenia delakoen aurretik, Igor bateria montatzen doa besteak gure urduritasuna igoaz dabilela sentitzen dugun bitartean. Bideokamarak prest jarri detailerik ez galtzeko eta dena ia prest, eskerrak pendejochingao-ri kamara uzteagatik!!

21:30-tan hasi dugu kontzertua "Gizateri", "Bidai To Hell" eta "Denona Dena"-rekin. Juan eta Xabik arazoak dauzkate inhalambrikoarekin, joan daitezela ba pikutara, kablea zuzenean entxufau ta kitto, kanpokaldeko bafleetaraino hurbiltzeko aina badugu eta.

Abestien tartean errusieraz eta ingelesez agurtzeko aukera dugu ikusiaz nola bizi duten metala inguru horietan, erotu beharrean bait dabiltza. Edozein keinuk publikoaren berehalako erantzuna dakar.

Julen behekaldera jeitsi da behin binon gehiagotan, Xabi Juan eta Blas eszenatoki izkinaraino hurbildu direlarik izerdia lehenego ilaretan barreiatuz. Igor atzerago gelditzea binon beste erremediorik ez du, horrek besteak berarengana hurbil daitezen eragiten duelarik.




Kontzertuan oso gustora aurkitu gara danok, gure "Esanahia" maitearekin amaiera eman diogularik. Publikoak ez dakit zenbat moratoiekin bukatu du eta kamaerinoetara hurbiltzean jende asko gurekin argazkiak atera nahian dabil. Denbora dexente egin dugu jendearekin hitzegiten, antolakuntzan parte hartu duen argazkilari frantsez batekin ere aritu garelarik hizketan (izena ez gogoratzea pena, hainbeste izan dira bidaian zehar...)

Azkenik Sergey-k albergera hurbildu gaitu, bertan gelditu direlarik gure lagun itzultzaile Nikolai bere bi lagun Alexei eta izenaz oraingoan ere gogoratzen ez garen bestearekin. Trago batzuk bota eta luze hitzegin dugu bertako egoera politikoaz.

Jende honen eskuzabaltasuna ezin haundiagoa da, irabazten dutenaren eta prezioen arteko desoreka kontuan izanik beti dena emateko prest agertzen dira.

Gure lagun Bielorrusiar guztiei: GURE MEMORIA ETA BIHOTZETAN ERAMANGO ZAITUZTEGU BETI!! Laister elkar ikustea espero dugu... uzten badigute.

... TA ABIZENEZ MINSK!

Egun guztia bidaian pasa ondoren, eta mugan 3 ordu ta erdi galduz azkenik arratsaldeko 20-ak inguruan iritsi ginen Minsk-era. Lehenengo taldea bukatzen ari zenean anpliak igotzea tokatu behar, hirugarren pisu batera eta aszensorik gabe.Eskerrak bertako  Bielorrusiar morroskoek lanean lagundu ziguten eta horrela aitaren batetan egin ahal izan genuen dena. Polonian ikusitako taldeak binon  maila hobeagokoak iruitu zitzaizkigun taldeak -askoz denbora gehiago zeramatzaten elkarrekin jotzen-. Pena taldeen izenak ez jakitea.  Aipatzekoa E.O.D. izeneko tadearen kontzertua eta beraien frontman erdi eroa. Abestiak ia minuruero eskeintzen zizkiguten eta jendeak  "Korumbà" ohiukatzen zuen bielorrusieran, beraien hiztegiko hitza bait litzan.

Jotzeko garaia ere iritsi zen azkenik,"Gizateri" abestian ...ta abizenez Minsk! esan eta gazteen aurpegiak aipatzekoak. Kontzetua,  teknikoki aldrebesa, hasiera indartsu batekin eta eszenatokian bakoitzak bere lekua ondo hartuta, jendeari asko gustatu zitzaion,  denek zoriondu nahiizan gintuztelarik. Etzirudien 3  ordubesterik ezgenuela lo egin. Kontzertua "korum-koruuuuuubà" artean bukatu genuen eszenatokian pamiliya argazkia atera genuelarik. Pena ez zela gure kamararekin atera, binon saiatuko gara argazkia lortzen.

Ondoren CD-ak sinatzea tokatu zen, jende dexente hurbildu bait zen Karabana ingurura.


Zortea izan genuen Sergio delako bat bertan zebilela, eta bere amak gaztelerako klaseak ematen dituenez erderazko interpretea izan genuen  egun batez. Gaua bere etxean bukatu genuen, kontzertura hurbildutako beste zenbaitzurekin, trago batzuk bota errusiar vodka probatu, nola ez,  eta ondoren batzuk ohera eta besteak eskua gora behera txupitoekin. Mila esker Sergio bihotzez.




Kontzertuaren bideo bat opari.